ESTRENO MUNDIALA

Erabiltzailearen aurpegia Urkizu 2015ko urr. 14a, 06:23

Lehengoan, Josefina Arregiko eguneko zentrura doan autobusean gertatu zen. Bapatean, aiton-amonen koru bat osatu zen. Bapatean kantatzen hasi ziren. Bapatean estreno mundiala izan zen

Hauxe izan zen koruak estrenatu zuen kantaren letra:

Karrikotxea lere

Hementxe gaude ere

Zahar alaiak gare

Bizirik nolanahire

Gidariak lehengoan

etorri eta esan

zidan umore onean

nahi ote nuen joan

Nik esan nion baietz

Ez bait nengon beldurrez

Autobusean pozez

ikasleak garenez.

Kanta bukatu zenean 17 aiton-amonek txaloka hasi ziren eta irrifar atsegina marraztu zen haien aurpegian.

"Ai josefina, josefina! Zer nolako lan fina!" Hau esanez, Gurutzek martxan jarri zuen autobusa eta abiatu ziren

kantarekin beste norabaitera. 

Urkizu.