IKASLEAK KOLEKTIBOKI

Erabiltzailearen aurpegia Urkizu 2016ko mar. 18a, 15:46

Martxoaren 17an, banijoan San Pedro aldera eta Foruen Plaza pasata aurrez aurre aurkitu nuen pankarta baten atzetik zetorren ikasle kuadrila handi bat. 100 bat gazte.

Pankartan idatzitakoa apuntatu nuen: EUSKAL ESKOLA NAZIONALA. Eta azpian: "IKASLEOK KOLEKTIBOKI.

APURTU ETA ERAIKI. IKASLEA ALTXA, ETORRI DA IRAULTZA.

Jarraitu nien Gaztetxeraino. Han zeukaten Iruinako manifara joateko autobusa hartu baino lehenago, lege zahar jatorrean, hamaiketakoa: txistorra, txorizo, gazta, ogia... Eta pentsatu dut:

IKASLEOK KOLEKTIBOKI! Baieztapen-aldarrikapen soil honekin, ikasleak, hezkuntza sistema bortizkeria estrutukal batez ezarriaren jasale sufrituak izatetik, bapatean, hezkuntza sistemaren protagonista eta eragile bihurtu dira. Ekintza xume horrekin, "elkartzearekin", errutinatik jauzi egin eta elkartzeko gogoa betetzearekin, edozein hezkuntzaren muina beharko lukeena (ikasle aske eta burujabe) ezagutu dute, bapatean, inolako diskurtso ikasi gabe, praktikarekin, ezagutu dute zer den ikasle aske eta burujabe.

APURTU ETA ERAIKI. Eta kiribila osatuz esan liteke: Apurtuz eraiki; Eraikiz apurtu. Zer ordea apurtu? Eta zer eraiki?

Ikastea berdin aspertzea praktikatzen duen sistema? Apurtu.

Ikasteko gogo bizia eta alaitasuna lotzen duen sistema? Eraiki.

Merkatuaren jabeen interesen arabera moldatutako ikasgaiak eta modu disziplinarioak? Apurtu.

Herriaren beharrak asetzeko behar diren ikasgaiak eta horiek betetzeko askatasuna? Eraiki.

Emakumeen inbisibilitatea mantentzen duen eta Eliza Katolikoaren jerarkiaren fobiak? Apurtu

Berdintasunaren eta Askatasunaren praktika lantzen duen etika? Eraiki.

Gure nazioaren, eta gure nazioko jende humilaren, ukazioan oinarritzen den historia? Apurtu

Amerikako Konskista eta esklabizazioa, eta hango hizkuntzen anikilazioa goraipatzen duen historia? Apurtu.

Gure nazioaren, eta gure nazioaren kollazo erromantzatuen eta euskaldun baserritar txiroen eta petxero guztien, eta matxinoen eta miliziano eta gudarien errekonozimenduan oinarrituriko historia? Eraiki.

Kultura eta Artea espektakulu eta irudikeria eta faltsukeria bihurtzen duen politika kulturala? Apurtu.

Artea eta Kultura pertsonen eta herrien garapen askearen laguntzarako? Eraiki.

Horregatik esaten zuen pankartak: Ikaslea, altxa. Etorri da Iraultza (iraultza bait da apurtu-eraiki behar dena).

Martxoaren 17an, 10.30tan Gaztetxe atarian egindako hamaiketakoan kanta bat entzun zen: Ikasleok Koletiboki, Apurtu eta Eraiki. Ikaslea orain altxa/ etorri bait da Iraultza.

Iruinan 2000-3000 ikasle; Gasteizen beste horrenbeste; berdin edo gehiago Bilbon eta Donostian eta Baionan.  Ospatzekoa.

Oharra: Diario de Navarra deituriko Panfleto Kutsagarriak, bere lehen orrialdean, aldarrikatu du:

KALE BORROKA Iruinan. Portada hau gorde beharko litzateke eta datorren San Juanetako sutean, urteko gaiztakeria guztiekin batera --Panfleto Kutsagarriarena gerra mediatiko zikina baita-- purifikatu.