APIRILAK 18

Erabiltzailearen aurpegia Urkizu 2016ko api. 7a, 16:57

2015eko apirilaren 18an gaueko ordu ixiletan 700 etorkin zeraman barku bat hondoratu zen Lampedusa uhartetik 100 bat kilometrotara. Duela urte bete. Mare Nostrum deitutako Mediterraneoa bihurtu da milaka eta milaka etorkinen kanposantua. Hura gogoratuz bertso batzuk ondu ditut. Bertso horiek asmatuak izan dira Benito Lertxundik kantatzen duen "Balearen arrantza"-ren musika jarraituz. On egin.

Bi mila hamabosta eta apirila
eguna hemezortzi gaueko_ordu_ixila
Zazpìrehun etorkin. Herioak bila.
Lampedusan jo zuten, orduan, ezkila.

Zazpirehun ziraden barkuan sartuak,
Zazpirehun ziraden urazpiratuak,
Zazpirehun ziraden asesinatuak.
Esku Ilunak eta Bihotz Gogortuak.

Beldurrak eraginda, denak elkartuta
Barku mutur batean, denak pilatuta
Barkuaren oreka, zeharo galdut
Urez puztuta eta bizitzaz hustuta.

Afrikan gerra piztu ta lurra lapurtu.
Migratzera beharu, bidean egurtu.
Mugak itxita eta, mundua bildurtu.
Kontzientzia egin zaigu erabat kizkurtu.

Frontex delako hori behar esplikatu
Gerra barkuz ta armaz Europa_inguratu
Harresiak zainduta infernua_eratu
Pekaturikan bada, Europak pekatu.