ALTSASUAR BAT CALAIS-EN

Erabiltzailearen aurpegia Urkizu 2016ko api. 8a, 15:19

2016ko ilbeltzaren 29an, Jose Pedro Higuerori egindako elkarrizketa zekarren egun hartako Guaixek. Han esaten zuen: “Ni ere laster hilabete baterako joango naiz boluntario”. Joango naiz zioen. Nora? Calais-eko errefuxiatuen hegoaldeko kanpamendura. Esan eta egin. Otsailaren 2an abiatu zen, bakarrik, Calais aldera eta otsailaren 28an itzuli zen. Hona hemen diona:

“Euromartxa ondoren etorri ginen zerbait egiteko erabakiarekin. Nafarrak, Arabatarrak, Bizkaitarrak eta Gipuzkoarrak ibili ginen arropa eta janari bilketa egiten. Avilatik ere bidali ziguten arropa. Gero trailerra deskargatzeko joan ginen zortzi napar eta gipuzkoar bat. Oraingo honetan, otsailaren 2an, bakarrik joan nintzen. Han bagenuen konaktikoak elkarte solidarioekin eta horrela. Errefuxiatuen kanpamenduan bizitzeko ideiarekin joan nintzen, errefuxiatuentzat janaria prestatzeko ingeles solidario batuzk antolatutako  sukalde batean esku bat botatzeko asmoz. Lehenengo egunak nola-hala moldatu nintzen espainol solidario batzuen txabolan. Bainan gero zerbait harrigarria gertatu zitzaidan. Lanean ari nintzen sukalde hartan ari zen ere MOHNSEN errefuxiatua. Lo egiteko leku egokiago baten bila nenbilela jakin zuenean esan zidan: Etorri nirekin. Bere txabolara eraman nindun eta: Tori! Hartu giltzak! Galdetu nion ia non egingo zuen berak lo. Eta esan zidan bere txabola neretzako zela eta bera beste lagun batzuen txabolan (4 lagunentzat) sartuko zela. Ezin nuen sinistu. Hori da neurriz kanpoko eskuzabaltasuna. Nork eta errefuxia bat niri bere etxea-txabola eskeintzen. Horrela pasatu nuen hilabetea.

Errefuxiatuen kampamentua “kontzentrazio eremu” bat da. Aipatu nuen aurreko elkarrizketan, Guaixen, nola zegoen kanpamendua: lokatza, ura, txabolak, kanpaina-dendak… Orain hobeto ezagutu nuen. Inguruan du lurrezko egindako Murru handi bat, altua, han barruan egon behar dute. Bi ate baizik ez dauzkate. Leku itxia. Ingurua militarizatua dago: poliziak nonnahi. Kanpamendutik 500bat metrora badago errepide bat Inglaterrara doan ferrira doana. Errefuxiatuek kamioietan jauzi egin ez dezaten “kontzertinak” jarri dituzte errepidean. Eskola bat badaukate kanpamenduan, batez ere frantzesa eta inglesa pixko bat ikasteko. Beraien arteko harremanak ez dira lotzeko errazak: siriarrak, afganoak, irakiarrak, iraniarrak, pakistandarrak, somaliarrak… beste horrenbeste hizkuntza eta kultura…Eta gainera denok daukate burua jarrita nola handi irten Inglaterrara joateko. Bi sukalde daude janariak prestatzen errefuxiatuentzat.

Otsailaren 15ean giro tenkatu egin zen. Kanpamendua suntsitzeko asmoaren mehatxua iritsi zen errefuxiatuengana. 7.000 inguru zeuden kanpamenduan. Otsailaren 23an Epailea azaldu zen bisitan. Otsailaren 25ean agindua eman zuten. Otsailaren 26ean suntsiketa egitekoak ziren eta etorri ziren makinak dena iraultzeko, etorri ziren poliziaren babespean. Errefuxiatuak bakoitza bere etxe-txozna- txabola barruan geratu zen. Ez zen ezer gertatu, seguraski, komunikabide asko eta asko zeudelako. 150 komunikabide edo. Otsailaren 28an itzuli nintzen Altsasura eta 29an, aldiz, polizia eta makinak etorri eta kanpamendua ankaz gora jarri zuten eta jadanik Hegoaldeko Kanpamendurik ez dago. Oraindik geratzen dena da Iparraldeko Kanpamendua. Hilabete honen amaiera aldean, banoa berriro, beste trailer bat eraman eta deskargatzera.

Hauxe da momentuz ekimen honen unea. Horretan dabiltzaten boluntarioak jarraitzeko asmoz daude eta animoz. Erantzuna oso solidarioa izan da, bai arropaz-janariz eta baita diruz. Elkarte bat osatu dute AHNA, eta euskaraz jarrita, LGNE. Letra hauen esannahia hauxe da: Laguntza Gizatiarra. Nafar Ekimena.