ISOLAMENDUA

Erabiltzailearen aurpegia Urkizu 2016ko mai. 17a, 16:33
Isolamendu mota asko daude. Eskizo isolatua eta basamortuan abandonatutako etorkin bakartu isolatua, edo eskolan mobing gogorra jasaten duen ikasle isolatua, edo bortxatua (ezkontza barruan edo kanpoan) izan den emakume isolatua, edo etxekaleratu bakartua zubi baten pean lo dagoen langilearen isolamendua... Edota kartzelan isolatua egon ondoren, isolamendu barruan isolamendu ziegara kondenatu duten Itziar Moreno. Isolamendua=etsipena. Etsipenaren sendagaia: elkarretaratzea eta duintasuna exijitzea da. Itziar Morenoren aldeko ahalegina, isolamendu unibertsalaren politikari aurre egitea da.

 
EZ DUGU ISOLATURIK BIZI NAHI
 
Frantziako Sistema Penitentziarioak kondenatu du Itziar Moreno
 
isolamenduko ziegetara. Fresneseko lagunak gose greban daude.
 
Espainiako eta Frantziako Sistema Linguistikoak kondenatu du
 
Euskara (eta beste hizkuntza asko) subordinazioaren isolamendura.
 
Espainiako Gobernuak protesta egin du Otegik Europan hitzegin duelako
 
modu horretan independentismoa isolamendura kondenatuz.
 
Europako Sistema Orokorrak kondenatu ditu
 
errefuxiatuak eta etorkinak isolamendura eta heriotzara.
 
Isolamendua=etsipena.
 
Etsipenaren sendagaia: elkarretaratzea eta duintasuna exijitzea da.
 
Itziar Morenoren aldeko ahalegina, isolamendu unibertsalaren politikari aurre egitea da.