Orain hemen duzu nire interpretazioa:
Lore bat erdi eroria. Erroak gora aldera, ibilbide korapilotsua, itzul inguru askotarikoak.
Tartean ikusten da Italiako maparen bota. Botaren puntan, ez da ikusten, Lampedusa dago.
Lampedusa uhartea Mediterraneoan dago. Han, Mediterraneoan, Lampedusatik geru ehundaka eta milaka pertsona migrante urazpiratuak.
Afrika aldetik, Sudan, Maroko, Libia, Egipto, Siria, Yemen, Irak...etik etorriak.
Pertsona bakoitza lore bat da. Loreak lurrean erroak behar ditu, eta ura eta elikadura. Errorik gabe lorea eroria.
Han, beraien lurraldetan (Europaren kapital grinaz, Europak sustaturiko gerraz, Europak babestutako diktaduraz, Europak eragindako aldaketa klimatikoaz...) errorik gabe (lurrik gabe, etxerik gabe...) geratu dira milioika etorkin.
Hemen, Europako sarreran ezin dute Mediterraneoan urazpiratuak errorik eduki, ezin dute hemen Mugetan, Calais-en, Melillan, CIESetan, giro Islamofobikoan eta arrazistan... errorik bota.
Han erroak kendu, eta hemen erroak osatzen debekatu, zaildu.
Europak du errua, nahiz berak ukatu.
Poema kamisetan grabatuak 15 € balio du. Interpretazioa egin ondoren, erosi nahi baduzu, bidali zure izena, kontakto modua eta nahi duzun talla (XXL,XL,L,M) eta kolorea (Urdina, grisa, laranja), Urkizuren helbidera (Guaixe, noski).