Castillo Suarez Altsasuko idazlea Zelandin

Erabiltzailearen aurpegia ZELANDI HERRI ESKOLA 2016ko mar. 11a, 10:02
“EBELINA MANDARINA”

Castillo Suarez Altsasuko idazlea Zelandin

 

Otsaila agurtzeko  “EBELINA MANDARINA” izan dugu Zelandin Castillo Suarezen eskutik.

Zirkoan trapezista izan nahi duen kaskagorria den  neskatoaren istorioaz gozatu dugu gaur. Lehenago gelan irakurri dugu ipuin polit hau, eta gero Castillok kontatu digu nola sortu zen zirko ttipi honetan kokatzen den ipuin polit hau.

Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrek asko disfrutatu dute saioan eta galderak ere egin dizkiote Castillori.

Lehen Hezkuntzako 2. Mailakoak ere gustora aritu dira Castillorekin hizketan eta berak liburuak sinatu dizkie.