Joan den ikasturtean, SAKANA LH IIP Soldadura eta Galdaragintza 2. mailako Erdi mailako zikloko ikasleek Altsasuko ikastetxeak bisitatu zituzten. Asmoa ikastetxeen eta beraien arteko kolaborazioaren bidez izan zitezkeen beharrak gauzatzea. Ikastetxeek aurkeztu zituzten ekarpenak aztertu ondoren gurea izan zen aukeratua proiektua aurrera ateratzeko.
Hezkuntza berriztatzeko proiektu honek “Aprendizaje servicio potenciando las zonas verdes de los centro” du izena. Helburua lankidetza lana bultzatzea eta garatzea Lan Heziketako gradu ezberdinetako ikasle eta Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Hain zuzen ere, proiektu hau D ereduko 6. mailako Lehen Hezkuntzako Zelandi Ikastetxeko ikasleen, Soldadurako Erdi Mailako Muntaketako ikasleen eta Zerbitzu Kometzialeko Lanbide Heziketa Basikoako ikasleen artean garatu da.
Gure lana proiektuan lorategi bertikala diseinatzea izan zeneta egiten dutenean Zelandiko sarrera printzipalean jarriko da.
Elaborazio prozesua
Aurretik magnitude matematikoak landu ondoren in situ aplikatzen ditugu sarrerako neurriak hartuz. Ondoren, lan taldetan, diseinua, dekorazioa, lorategigintzako web orrialdetan informazioa bildu zen. Lan taldeak elkartu eta amankomunean jarri ondoren bildutakoa denon artean ideia bat onartu eta diseinatu zen.
Lan taldeen lanaren ondorioz 10 diseinu egin ziren eta irakasleek eta Sakanako Institutuko ikasleen artean aztertu. Azterketaren ondorioz aproposena aukeratua izan zen aurrera eramateko.
Irailean berriro kontaktuan jarri gara eta egin duten lorategiaren maketa aurkeztu digute. Ikasturte honetan eginen dute lana.
Irrikitan gaude lorategiaz disfrutatzeko eskolan! Ziur gaude sarrera oso polita geratuko dela!