Bazterretik

Ziordiko liburutegitik 3 gomendio:

Erabiltzailearen aurpegia Ziordiko liburutegia 2024ko ots. 5a, 11:05

  1. Maitasun kapitala / Karmele Jaio
    Maitasuna da Karmele Jaioren azken eleberriaren protagonista. Maitale baten azaletik dago kontatua eta maitatu zuen eta oraindik maite duen gizonarekin izandako bizipenenen oroitzapenetan murgilduko da. Unibertsitatean Tesia egitera hurbilduko zaion gaztetxo batek begiak irekiko dizkio gure protagonistari eta berak bizi izan duena ez dela benetako maitasuna ikusaraziko dio. Gizarteak maitasunarekin dituen harreman motak erakusten dizkigu eleberriak, eta nor bere buruari begira hausnarketara bultzatzen gaitu. 
  2. Palestina / Joe Sacco
    Palestinaren historia ezagutzeko aukera daukagu komiki honetan. Gaia latza izanik, erabateko giro grisa lortzen du, istorioa txuribeltzean baitago kontatuta. Joe Sacco komikigile gaztea 1990eko hamarkadan Palestinara joan omen zen, eta han bizitakoa irudiekin azaldu zuen. Nobela grafiko hau korronte berri baten parte da, alegia, komiki-kazetaritzarena. Palestinaren egoera ezagutzeko eta ulertzeko ezinbestekoa.
  3. Aldamenekoa / Ainara Gorostizu Mujika
    Ainara Gorostizu kazetariak hamaika ate jo ditu, zenbait arrazoirengatik beraien jaioterria utzi behar izan zutenen etxeetan. Haien ateak jo ditu edonoren aldamenekoak izan daitezkeen etxeetan, eta noski, gu beraien aldamenekoak. Liburu honen bidez idazlea saiatu da beraien esperientziak kontatuz aldameneko horiek bizilagun bilaka daitezen. Etorkinen ahotik bizipen gogorrak, tristura, poztasuna eta egoera kontrajarriak jasotzen dira liburuan. Gure etxe ondoan bizi direnak hobeto ulertzeko liburu aproposa.