Egun hauetan bi ekimen berritzaile sustatu dira: bata, mugimendu feministak proposatutako M8 greba eguna, emakumeen berdintasuna helburu; bestea, euskara eragileek Euskaraldia, euskararen erabilera indartzeko. Halaber, aste hauetan, tsunami moduan barreiatu baita haren izena, ezagun bihurtu zaigu Amaia Romero abeslari gaztea, OTko irabazlea. Neska gaztea, jatorra, artista, eta, batez ere, naturala; itxurakeria eta plastikotasuna alde batera utzi dituena. Baita ere, guztiz interesgarriak izan dira Amaiak bi gai horien gainean esandakoak, sinpleak baina argiak.
Feminismoari dagokionez, “feminismoa emakumearen eskubideen bilaketa da, berdintasuna eta askatasuna helburu dituena; izan ere, gizarte honetan, denak gara pixka bat matxistak eta ez gara konturatzen” erantzun zion galdera bati. Gainera, OTk iraun zuen bitartean, ezaguna egin zen “zergatik eraman takoiak, nire altuerarekin pozik banago?”, edo “zergatik depilatu? emakumeok ere ileak ditugu eta!” bezalako ateraldiez, irudia eta Itxurakeriaren mundu horretan, ez oso “zuzenak”.
Euskarari dagokionez, ez etxean ez eskolan ikasi ez badu ere, euskarekiko aldekotasuna. ‘Gora Sanfermin’ oihukatu ondoren, euskara ez jakiteagatik desenkusatuz eta bere bizitzako helburuetako bat dela aldarrikatuz. Hori dena Iruñeko udal plaza lepo beteta zuten gazteei zuzenduta. Argi islatu zuen, euskara alde batera utzita, ingelesa soilik sustatzen duen irakaskuntza elebitasunaren ereduaren porrota. Iruinalaba izanik berezkoa edo naturala izan behar bailitzateke euskara jakitea!
Horregatik, Amaia, arrakastarik gozoena, eta hain naturala izateagatik eta hain ekarpen ederrak egiteagatik, zorionak! Gora M8 eta aurrera Euskaraldia!