Garai batean arrunta zer ‘jet set’ hitzaren erabilpena eta, batez ere, aberaskumeak izendatzeko erabiltzen zen. Hitzaren jatorriari dagokionez, garaiko aberats haiek bidaiatzeko zuten eratik sortu zen, ‘jet aircraifts’ hegazkinetatik hain zuzen ere. Gaur egun, gainbeheran dagoen hitza da, horren lekuan, “jende vip” hitzaren erabilera nahiko hedatua bada ere (Very Inportant Person / Oso Jende Inportantea). Horien ordez, ‘low cost’ hitza da erabat nagusitu dena. Hitz honen jatorriak ere hegazkinez bidaiatzeko erarekin du zerikusia, prezio merkean kasu honetan.
Baina, gaur egun, hegaldiez gain, beste edozein arlotara ere zabaldu da horren erabilera, alegia, erosketak ‘low cost’ egitera, edo produktuak ‘low cost’ kontsumitzera. Horren atzean, produktuak saltzeko merke izatea eta high-fashion estrategiak baliatzen dira, hau da, lilura, erakargarritasuna eta iheskortasuna. Eredu horretakoak dira Primark, Zara, Uniqlo, eta H&M bezalakoak. Baina, ez soilik arropa eta janzteko osagarrien moda, baita beste edozein arlora edo zerbitzutara ere hedatzen ari da estilo hori, esaterako, produktuen banatzaileak (Amazon eta Alibaba bezalakoak), edo taxien mundura ere (Ubber), tartean Ikea eta beste makina bat marka edo negozio.
Munduaren benetako globalizazioaren zikloan sarturik gaude, mundu osoan produktu berdin berdinak kontsumitzen dira, “low cost”, eta, horrekin batera, mundu osoan pertsona “low cost” sortzen ari dira. Izan ere, Primark produktu bat kontsumitzen denean, prezio merke horren atzean, ekoizpen eta banaketa kate horretan oso merke lan egin duten pertsonak daude. Edo, Amazonen oso merke erosten denean, berdin, horren atzean oso merke eta inolako bermerik gabe lan egiten duten pertsonak daude. XXI. mendeko esklabutza da, hau da, lan ordu asko eta hilabete hondarrera ailegatzeko ematen ez duten soldatak dituzten kontratudunak edo autonomoak.
Izan ere, lilurak, erakargarritasunak eta iheskortasunak prezio bat dauka: LowCost jendea.