Errusiako armada Ukrainan sartu zeneko eguna urrun gelditu zaigu dagoneko dagoeneko. Zutabegile orojakintsuek normalizatu digute gerra eta sinetsarazi nahi digute Errusia gaiztoa galbidean dela.
Denok bihurtu gaituzte partaide. Europar Batasuneko gobernuek erabakimenez hartu dituzte Errusiako ekonomiaren eta errusiar zibilen aurkako neurri sendoak. Oso ahots gutxi bakebidea aldarrikatuz. Gerrarako jarrera trinkoak nagusi, edo bakarrak. Argi dago "inteligentzia" edo oilarkeria militarra gailendu zaiola inteligentzia eta etika zibilari. Gerra hau irabazi bai hala ala bai, Errusia hondoratuta. Hori bai, pepelerdo ergelen modura, Estatu Batuen agintaritzaren eta interesen menpe jarrita. Nor ari da etekina ateratzen? Estatu Batuak, petrolioa, zerealak eta abar esportatuz, eta armagintzan eta geoestrategian urrats erraldoia emanez. Nor ari da galtzen? Ukrainia Ukraina, eta Europa oro har. Ukrainia Ukraina, gazteen hilotzak eta herrialdearen suntsiketa. Europa, larrialdi ekonomikoa, inflazioa, gizarte multzo handiak larritasuneko egoeran, Errusia eta errusiarrekiko harremanetan erabateko haustura, eta AEBekiko menpekotasun osoa. Benetan, gerra honen alde gaude? Burua zeharo galdu al dugu? Gerra guztietan bezala, ahulenek pairatzen dituzte ondoriorik latzenak. Hau da, hildakoak, langileria txirotzea, egoera zaurgarriak, eta beste hainbeste. Berriz, ekonomiako elite boteretsuenek etekinik potoloenak (petrolioa, energia konpainiak, armagintza, merkatuarekin espekulatzea…). Krisiak baliatzen dituzte zerrien modura gizentzeko.
Gerra ala diplomazia? Gazte hilak, milaka, ukrainarrak eta errusiarrak. Gerra krimenak, bi aldeetan. Desagertuak. Guraso desesperatuak. Heriotza, mendekua eta gorrotoa. "Inteligentzia" edo oilarkeria militarra, eta elite batzuen botere gose asekaitza (NATO eta haren sustatzaileak). Putin, Zelenski eta Biden kriminalak, Europar Batasuneko agintariak konplize. Gerra xaxatu ordez, ez al litzateke hobe konponketa diplomatikoetan indarrak jartzea?
Gazteak bortizki hil beharrean, etxeko lasaitasun goxoan. Gorrotoa beharrean, errespetua. Errusiarekin eta errusiarrekin eraiki nahi den muga gotor horren lekuan, harreman ekonomikoak eta bizikidetza. "Inteligentzia" edo oilarkeria militarraren ordez, gizatasunaren etika eta justizia soziala. Alegia, gatazketan egin ohi den bezala, bi aldeek onartuko luketen arbitraje neutro bat; Lugansk, Donest, Zaporiyia eta Jersoni aterabide demokratiko bat emanda.
Aski da!!! Europako gerra kriminal honi, ez!!!