Galderak oso lagungarriak zaizkigu norbaiti motibatu, lagundu edo erakutsi nahi diogunean. Galdetzen dugunean, beste pertsonaren burua eta gorputza martxan jartzen da, inpaktu emozioanala sortzen da. Galdera bat edo bestea egin, kolpe hori ezberdina izango da. Galdetu aurretik, lortu nahi duguna zer den hausnartu beharko dugu eta buruan darabilkiguna bi aldiz pentsatzea lagungarria izango da. Zein da kazetarien helburua ? Eta irakasle edo gurasoena? Bikotekide edo lagunarena? Coach batek duen helburua, bezeroak positiboan pentsatzea izango da, etorkizunean dituen aukera guztiak aztertzeko bidea zabaltzea, bere gaitasunetan erreparatzea, bere burua zintzotasunez ezagutzea. Beraz, galdera irekiak eta juiziorik gabekoak proposatuko ditu. Horretarako, galderak ondo formulatzeko gakoa, pertsonari ematen zaion begiradan datza, begirada hori konfidantza osokoa izan behar da. Konfidantzatik abiatuta, galderen indarra izugarria da. Hona hemen hainbat galdera antagoniko. Irakurri, konparatu eta sentitu zuengan eragiten dutena.
Zergatik esan didazu hori? Zein izan da zure helburua hori esaterakoan?
Zenbat aldiz sartu duzu hanka? Zer egingo duzu hurrengoan hanka ez sartzeko?
Oso beldurtia zara ezta? Zertarako balio dizu beldurra sentitzeak?
Noren errua da zu hor egotea? Zer egin dezakezu zuk hortik mugitzeko?
Asko maite nauzu ez da ala? Zer da zuretzako maitasuna?
Zer nahi duzu nik egitea? Zeintzuk dira ditudan aukera berriak?
Nor da taldeko azkarrena? Zer da taldeko partaide bakoitzari ondo ematen zaiona?