Altsasuko institutuan izen aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Altsasuko institutua 2015ko aza. 2a, 10:28
Orain arte IES San Miguel de Aralar Aralarko Mikel Donea BHI zena, hemendik aurrera IES Altsasu BHI izanen da.

Altsasuko Institutuaren irudia berritu asmoz lantalde batek izena aldatzeko proposatu zuen. Eztabaida prozesu baten ondoren Hezkuntza Departamentuan eskatu zen izena aldatzeko, proposatutako izena "Altsasu BHI" izanik. Departamentuaren erantzuna "IES" aurretik izan behar dela izan zen eta urriaren 23an Departamentuak hartutako erabakiaren ondorioz, Altsasuko institutuaren izen berria hauxe da: IES Altsasu BHI.

Orain logo bat diseinatzeko lanak hasiko dira.