Urtea asteko Euskal Herriko arkitekturan garrantzi handia duen eraikin bati buruz aritzea bururatu zait, herri euskaldun gehienetan ikus dezakegun frontoiaz esaterako.
Pilota aspalditik praktikatu da Euskal Herrian. Mendeetan zehar arau eta modalitateek eboluzioa izan dute, jakina, normalean ikusgarritasunaren mesedetan. Saski aproposagoak egokitu zituzten jendeak eskatzen zuen erritmo biziagorako eta kantxak ere aldatuz joan dira denborarekin.
Ameriketako emigrazioak pilotaren unibertsaltasuna ekarri zuen eta euskal gune garrantzitsuak sortu ziren kontinente berrian, non frontoiak eraiki ziren.
Pilota-jokoak, bere eboluzioan, espezialitate-kopuru ugari izan du praktika-mailan. Irrikarik handiena sortzen duen modalitatea eskuzko pilota da. Esku pilota kirol bereziki gogorra dugu, horregatik azken denbora-tarte honetan espezialitate "erregina" bilakatu da.
Gaur egungo pilotalekurik ohikoena 10 metro garaiko pareta batez, biz edo hiruz osatuta dago, eta neurri hauek izan ohi ditu: 10-11 metro zabal eta 30-54 metro luze. Euskal Herrian garrantzitsuenen artean daudenak hauek dira: Eibarko Astelena, Donostiako Atano 3.a, Tolosako Beotibar, Gasteizko Ogeta, Iruñeko Labrit eta Bilboko Bizkaia pilotalekua.
Azkenik adibide moduan hain eztabaidatua izan den Iruñeko “Reino de Navarra Arena” polikiroldegia aipatzea gustatuko litzaidake. Ni ez naiz eztabaida horietan sartuko, soilik eraikinaren ingeniaritza berezitasun bat azpimarratzea nahiko nuke. Munduan beste kirol eraikin batek ez daukan harmaila sistema duela diote. Harmailak lur azpian estalirik daude eta 30 minututan harmailak atera eta ikusleak jartzeko prestatzen dira. Gainera biratu egin daitezke frontoi edo polikiroldegi pistara begiratzeko. Frontoiak osotara 3000 ikusleendako aulkiak izan ditzake.