11 urte nituenean, nire gurasoek Italia ezagutzeko bidaia batera eraman ninduten. Egun gutxitan ia herrialde guztia ikusteko aukera izan genuen, Pisa, Roma, Napoles, Pompeya, Venezia, Florentzia, Milan, Asis… Dakigunez bertako herri gehienetan katedralak, elizak, jauregiak eta museoak ikus daitezke. Bidaia hartan eraikin ikusgarriak ezagutu genituen, nik uste, arkitekto zaina han agertu zitzaidala. Egia esan hainbeste eliz ikusi ondoren ibilaldiaren amaierara nahiko nekatuta ailegatu ginen, ikusten genuena nahikoa baloratu gabe.
Bidaia bukatzeko Bartzelonan egin genuen gaua. Hemen gurasoek Gaudiren “Sagrada Familia” ikustera gerturatu ninduten. Amak beti, eraikin hura ikusita, txundituta gelditu nintzela gogoarazten dit. Italia guztia ikusi ondoren, eliz ederrena Bartzelonan zegoela konturatu nintzen. Hau erabat desberdina baitzen, Disnei-ko marrazkietatik ateratakoa zirudien. Orduz geroztik, arkitekto ameslari hau zertxobait ikertzeko aukera izan dut.
Antonio Gaudiren jaioterria ezta inoiz zehazki jakin, baina adituek diote 1852an Reusen jaio zela. Bartzelonan ikasi zuen arkitektura baina, dirudienez, karreran zehar ez zuen arrakastarik izan notei dagokienez. Agian bere ikusmena, irakasleena baino urrunago zihoan eta haiek ez zuten bere ikuspuntua ulertzeko gaitasunik.
Bere obra kopurua oso mugatua da, eta gehienak Katalunian eginikoak dira. Arkitekto honek eraikin osoa diseinatzen zuen, egituratik hasita, ateen pomoetaraino, eta dena naturarekin lotua egon beharko zen. Adibidez: jeinuak, zutabeak itxuraz medartu egiten zituen, baina, aldi berean, harrizko fruitu edo beste edozein adornuekin sendotu.
Nahiz eta bere obra guztia interesgarria izan, garrantzitsuenak Bartzelonako Milla etxea, Batllo etxea eta Güel parkea direla esango nuke, eta noski, bere obra maisua, oraindik bukatu gabe dagoen “Sagrada Familia” eliza. Azken hau Eiffel dorrearen atzetik, munduan bisitatuena den eraikina dela esaten da.
Andoni Igoa