Unibertsitatean nengoela, gure eskolak ostegunero hitzaldi batzuk antolatzen zituen. Bertara izena zuten arkitektoak etortzen ziren beraien obra eta proiektuak erakustera.
Behin batez, Fernando Redon izeneko arkitekto nafar ospetsua etorri behar zela eta, bere hitzaldia ikustea aukeratu nuen, gelako ikasgaira joan ordez. Egia esan nik honen izena sekula entzungabea neukan. Eskolako areto nagusira Joan eta bertan ikusi nuen agure atsegin bat irakasleei txantxak egiten.
Hitzaldia hasi orduko pertsonai hura fenómeno bat zela ohartu nintzen, arkitekto bikaina izateaz gain, margolari trebea.
Berak egindako obrak erakusten hasi zen eta bertan, Ultzamako golf kluba ikus zitekeen, Ubarmin klinika, Iruñeako hainbat etxebizitzen eraikinak, Huarte etxea eta huntzen etxea esaterako, zuhastiko zerbitzu area…
Sevillako expo-an nafarroako pabilioia diseinatu zuen, hemen egituraren zutabe nagusiak nafarroako benetazko arbolak ziren, eraikinaren atariari nafarroako basoen itxura emanez.
Baina gehien arreta deitu zidana, arkitekto honek sakanan ere bere aztarna utzi zuela izan zen. A ze ustekabea eraman nuen Olaztiko klinkerraren planuak erakutxi zituenenan. Egia esan Klinkerra betidanik eraikin berezia iruditu zait baina ez nuen pensa nafarroako arkitektura modernoan horrelako eragina zuenik. Klinkerra 1963. urtekoa da eta oraindik arkitektura modernoa sentitu daiteke bertan.
Olaztin egindako beste obra garrantzitsu bat erakutsi zuen, “cementos portland”-eko kontrol eraikina esaterako. Hau ere 60. Hamarkadan egina da eta arkitektura aldetik oso eraikin interesgarria dela esango nuke.
Redonek hitzaldi hartan esan zuen esaldi batekin bukatuko dut. “arkitektura onak, dena jasaten du”, hau da, ongi diseinatutako arkitekturak ondorengo edozein moldaketa izanda ere, arkitektura ona izaten jarraituko du.