ETB 2 katean, “Basque country vertical” izeneko programa bat ematen dute. Bertan Euskal Herriko eraikin bereziak rapelatzen dituzte eraikinaren historia kontatzen duten bitartean. Aurrekoan eraikin oso ezagun bat ikusteko aukera izan nuen, Iruñeko Eraikin Singularra, alegia. Eraikin honen beste ikuspegi batzuk antzeman zitezkeen bertan. Aurkezlea teilatutik, fatxadatik zehar rapelatzen jaisten zen heinean, eraikinaren bitxikeri batzuk kontatu zituen. Noiz eta nola sortu zen azalduz.
1960. urtean Iruñeko udalari hiriko lursail esanguratsuenetako batean etxebizitzen eraikin bat egitea bururatu zitzaion. Eraikina Gotorlekuaren baluarte baten parean kokatuko zenez, Gotorlekuaren haria jarraitu beharko zuen diseinuak, baina aldi berean gertaera moderno batean bilakatu beharko zen. Eraikinak hiri paisaje batean elementu dominatzailea izan beharko zuela azaltzen zuen proiektu garaileak, horregatik bere bolumenak urrunetik argi ezberdintzea zen helburuetako bat, Gotorlekuaren formak eta historia errespetatuz.
Beraz, proiektuaren asmoa bolumen desberdinak osatzea zen, barne eta kanpo espazioak bertan integratuz. Obra 1971an hasi eta 1976an amaitu zen.
Eraikinaren beheko plantak lokalez eta dendez osaturik daude, bolumen bat sortuz. Hauen gainetik planta huts bat aurreikusi zen, lorategi batekin betetzeko, eta honek, aldi berean, etxebizitzako hiru dorreak lotzeko balio zuen.
2 dorre berdinak dira, planta pentagonala eta 14 pisu dituztenak. Hirugarren dorrea, aldiz, planta karratukoa da eta besteak baino 2 planta baxuagoa da. Altuera erdian planta huts bat dute dorreek, bertan aldemenendako aisialdi gune bat sortuz, hots eta hiri kutsaduratik aparte.
Dorre altuenaren gailurrean, udan eguzkia hartzeko gune bat proiektatu zen igerileku eta guzti, aldemenen aisiarako.