Gaur Bartzelonako talde bat aurkeztu nahiko nizueke.
Zulu 9.30, baina zer da hau? Oraingoan reggae estiloko talde bat dakart astekari honetan dudan nire zatitxora. Esan bezala, Reggae kutsua du talde honek, baina hainbat estilo ezberdinekin nahastuta, horrela bere estilo propio eta berezia lortzen dute.
Hamabi urte lanean daramatzan talde bati buruz hitz egiten ari gara, jadanik bere bostgarren lana aurkezten ari dena. Gaur, bere azken diskari buruz hitz egin nahiko nuke nik hemen.
“Para todos los públicos” izeneko diska aurkezteko Espainiatik, Frantziatik eta Italiatik gira egin zuten eta oraingoan Guaixera ailegatu dira.
Diskaren izenak esaten duen bezala “Para todos los públicos” da talde honek sortzen duen musika, haien abestiak positibotasunez beteta daude eta egun txarra izan eta gero, lasaitasuna eta oso beharrezkoak diren animo horiek berreskuratzeko musika ikaragarri ona da.
Diska honetako abestietan mezuek garrantzi handia hartzen dute, kritika positibista lantzen du talde honek, hori guztia sortzen duten musika albo batera utzi gabe. Erritmo landuak eta entzuteko oso bereziak direnak aurkituko ditugu diska honetan.
Horretaz aparte beste artisten kolaborazioak daude diska honen barruan, “Todo Vuelve” abestian Txarango-ren laguntzarekin kontatu dute, eta Canteca de Macao-ko Anita eta Chiki-ren magia soma dezakegu “Mi Sitio” abestian. Gainera guztiz katalaneraz atera duten lehenengo abestia ere entzungo dugu lan honetan.
Azkenik kontzertuei buruz hitz egin nahiko nuke, zuzenean magia berezia du talde honek, oso kontzertu landuak ditu eta, positibotasun eta jotzeko eta parranda egiteko gogo horiek ikusleekin kopartitzen dituzte, zaila da talde honen kontzertu batean aspertzea, haien musikak inguratu egiten zaitu eta beste unibertso batera bidaltzen zaitu kontzertuak irauten duen bitartean.
Bukatzeko esan beharra daukat Zulu 9.30en lan guztiak haien webgunean aurki daitezkeela dohainik.
Animatu eta disfrutatu!!!