Gaurkoan kantautore bati buruz hitz egitea tokatzen da. Azkeneko urteetan eta youtube-ren laguntzaz, ezagutzen ez genituen talde eta musikagile ugari ezagutzeko aukera izan dugu.
Guiu Cortes, “el niño de la hipoteca” bezala ezaguna, Bartzelonako metroan jotzen hasi zen musikagile bat da. Bertan hasi zen beste hainbat abeslariren bertsioak egiten, baina horretaz aparte bere abesti propioak idazten zituen, hauek ez zituen abesten aspergarriak zirela uste zuelako.
Talde batean jotzen zuenean bere lehenengo diskoa ateratzera animatu zuten, taldekideek eta hainbat lagunek animatu zuten lehen maketa ateratzera, eta hortik “Que te vaya bien” diskoa argitaratu zuen. Lehenengo disko hau eta bigarrena “ Mi novia de 2ºB” salgai jarri zituen, baina hortik aurrera ateratako “Gratis Hits” diskoa bere webgunetik jaitsi dezakegu dohainik.
Bere musika oso entzungarria da, nahiko lasaia baina baditu edozein pertsona pozteko moduko abestiak ere. Bere letretan metafora ugari aurki ditzakegu eta nire ustez xarma berezia ematen diote musikagile honi. Letrek kritikak egiten dituzte batzuetan (Africa, Lloran tus ojos tierra...), beste batzuk amodiozkoak dira (Mi novia de 2ºB), denak umore fin batekin bilduta.
Zuzenean akustikoak egiten bakarrik dagoenean, bere banda etxean utzita, oso kontzertu dinamikoak egiten ditu tabernetan edo leku txikiagotan, bertan ikusleekin kimika handia sortzen du, berak dionez politagoa da, baina zailagoa ere, akats bakoitza gehiago nabari delako.
Abeslari honetaz gehiago jakiteko aukera bikaina da bere Youtubeko kanala begiratzea. Bertan bere abesti gehienak ditu eta horietako asko beste musikagile edo talderen kolaborazioekin.
Orain kanpaina bat egiten hari da bere Youtube-ko kanalean, bertan bideoak igo eta hauek jasotako bisiten bidez jasotako diruarekin (hilean10€-15€) oraingo gitarra zaharra aldatzeko asmoarekin. Beraz bertatik pasatzen bazarete, gainera, laguntza emango diozue gitarra berri hori erosteko.