Musika, mousike hitz grekeraz datorkigun hitza da, mousike aldi berean Musen artea dela esaten da, antzinako grezian uste baitzen musak jainkoak aspertzen ez uzteko zeregina zutela,eta horretako artistei inspirazioa ematen zieten.
Baina zer eragin dute jainkoen doinuak guregan? Egia al da musikak gure jokabidean eragina duela?
Psikologikoki ezin dira galdera hauei ezetz erantzun, egia da musikak gure bizitzan eragin handia duela. Aristotelesek erakusten zuenez musika gure arimaren irriken eta egoeraren ispilua dira. Ze puntutaraino orduan gara entzuten dugun musikaren morroi?
Esan dezakegu musikak transmititzen dizkigun sentipenak hartu eta kopiatu egiten ditugula gure barnean, hainbat sentipen ezberdin helarazten dizkiguten abestiak baitaude.
Egia da musikak gure gogo aldartean eragina duela, baina ze puntutaraino? Badakigu triste gaudenean, hainbat musika mota alaitasuna transmititzen dizkigutela, baina ba al du musikak gure jokatzeko moduan zer ikusirik?
Ez da egia musikak alde gauza batzuk egitera bultzatzen gaituenik, norberak erabakitzen du zer egin edo zer ez egin, edozein izanda entzuten duen musika.
Beraz esan dezakegu, baietz musika gure bizitzan eragin handia duela, baina ez gaituela gure eguneroko bizitzan baldintzatzen. Esan dezakegu musika gure arimaren ispilua dela, norbera nolakoa den erakusteko tresna, tabuak alde batera utzita eta beldurrik gabe, gu geu bezala adierazteko aukera handia. Honetaz aparte musikak lan ikaragarria izan du munduko edozein kulturetan, honen bidez egiten baitziren hainbat ritual ezberdin. Zeresanik dago, hementxe zer izango ginateke gure txalaparta, txistu, triki eta beste hainbat trenarik gabe?
Beraz eta bukatzeko, esan dezakegu musika bakoitzaren arimaren askapenera eramaten gaituen tresna bat dela, eta honetaz aparte herri bakoitzaren nortasunaren adierazgarri ere badela.