Kaixo lagunok!
Berriro ere hementxe gaude, eta oraingoan komedia-musikal bati buruz hitz egin nahiko nuke.
Komedia honen izena What. da eta bai nahiz eta ingeleraz egon, nik ikusi dudan komedia ikuskizunik onenetarikoa da.
Bo Burnham-en eskutik datorkigu ikuskizun hau, 24 urteko Ameriketako komediantea, abesti idazlea eta kantaria eta aktorea.
2008 argitaratu zuen bere lehenengo EP-a Bo Fo Sho, Comedy Central Record-ekin 4 disko ateratzeko kontratua sinatu zuenean. Bere lehenengo disko 2009an argitaratu zuen Bo Burnham, 2010ean bere bigarren disko argitaratu zuen Words Words Words izenaren pean, honekin batera bere lehenengo Show-ari hasiera eman zion. Bere hirugarren diska What. izenekoa da, eta honekin batera ere bigarren ikuskizuna egin zuen.
Gaur bere bigarren ikuskizunari buruz hitz egin nahiko nuke, What ikuskizuna komedia ikaragarri ona dela esan dezaket. Bertan dantza, musika, poesia eta txisteak nahastu egiten ditu era bikainean. Dena politikoki onargarriak ez diren bromekin.
Ordu bateko ikuskizun batean, 13 kanta sartzen ditu, poemak eta hainbat gag ezberdin. Bertan autokontzientziaren gaia jotzen du left brain, Right brain (Ezkerreko burmuina, Eskuineko Burmuina) abestiarekin, eta musikari buruzko kritika egiten du bere Repeat Stuff (Gauzak Errepikatu) abestiarekin.
Azkeneko abesti honetan musikari egiten dion kritika nabaria da, bertan oraingo musikaren egoerari buruz hitz egiten du, nola gaur egun egiten diren abestiak, abesti hutsak diren.
Bere ikuskizunean zuzenean jotzen ditu abesti batzuk, eta grabatutako beste batzuekin jendearekin zuzenean harremanetan jartzen da.
Azkenik esan beharra dago, ikuskizun hau ikusteko gogoa piztu baldin badut Youtuben eskuragarri dagoela, bertan http://www.youtube.com/watch?v=ejc5zic4q2A What. Bo Burnham bilatuz bere Show osoa ikus dezakegu. Bideo hau berak argitaratu egin du nahi duen mundu guztia ikusteko, eta gazteleraz azpitituluak dauzka, beraz ingeleraz egotearen beldurra kendu eta egin klick.