Kaixo lagunok, gaur Gogol Bordello taldeari buruz hitz egitea gustatuko litzaidake. Talde hau 1999an New York-en sortutako ijito punk taldea da. Hauen ezaugarri esanguratsuenetariko bat kontzertuetan egiten dituzten irteera eta kontzertu teatralak dira, eta aipatzeko beste ezaugarrietako bat haiengan ijito doinuak sumatzea da.
Taldearen gehiengoa Europako ekialdeko immigranteak dira, eta taldeak biolin eta akordeoiaren doinuak batzen ditu bere punk musika egiterakoan. Gainera disko ezberdinetan ere saxofoi doinuak entzun ditzakegu, kabaret musika ere punk eta dub musika estiloekin nahasten da.
National Public Radio irratian egindako elkarrizketa batean Eugene Hütz, taldearen abeslari eta buruak, Band of Gypsys eta parliament-funkadelic aipatu zituen haiengan eragina izan dituzten bandak bezala. Eta Nikolái Gogol, taldearen izenean agertzen dena, ideologikoki eragina izan zuela dio. Beste eragin batzuk aipatzeagatik hemen agertzen dira Manu Chao, Fugazi, Kalpakov, Rootsman eta The Clash.
Haien lehen single-a 1999an aurkeztu zuten, eta orain arte 8 disko atera dituzte merkatura. Hauetaz aparte single ezberdinak atera dituzte, zuzenean egindako kontzertuen DVD/CD bildumak eta beste taldeei egindako tributuak. 2005ean taldeak SideOneDummy disketxearekin sinatu zuen.
Start Wearing purple abestia Voi-La intruder diskoan agertzen zena, Erresuma Batuan ezagutzera eman zituen, abesti hau haien lehen single internazionala dela esan dezakegu, Gypsy Punks diskorako berriro grabatu zuten. Eta haien Not a crime abestia bigarren single bezala aukeratua izan zen.
Diskoak ateratzeaz aparte hainbat proiektu gehiagotan parte hartu dute, esaterako haien Start wearing purple abestia 2005eko Everything is illuminated pelikularen hainbat eszenatan agertzen da eta kredituetan entzun dezakegu abesti osoa. Gainera Eugene Hütz filmean paper garrantzitsua jokatzen zuen.
Beste taldeekin ere proiektu ezberdinak dituzte, Balkan Beat Box, taldearen kide batzuekin batera dub eta musika elektronikoa biltzen duten talde bat dauka J.U.F. (Jewish-Ukranian Freundschaft) izenekoa.
2007an Madonnarekin eszenatokia partekatu zuten Londreseko Live Earth festibalean, elkarrekin La isla bonita abestia abestu zutenean.
Bukatzeko 2012an haien Super taranta abestiaren zati bat erabili zuten Eurokoparen hasierako emanaldian.
Guztiz gomendatzen dudan taldea da hau, soinu ederrak eta alaiak transmititzen dituena.