Gaurkoan kantautore berri bat aurkeztuko dizuet ditudan esaldi gutxi hauetan. Damien Rice da kantautore honen izena, eta ezaguna egin zen 2004an Closer pelikulan bere bi abesti atera zirelako. Hau gertatu ondoren bere abestiak beste hainbat telesaiotan ere agertu dira, House, Perdidos eta Misfistsen ere agertu dira abeslari honen abestiak.
Ezagun bihurtzera eraman duten abestiak The blowers daughter eta Cold Water izan dira, hauek baitira aurretik aipatutako filmean eta telesailetan agertu direnak. Abestiek amodioaren gorabeherei buruz hitz egiten dute, sexuari eta fideltasun ezari buruz hitz egiten dute. Bere hiru diskoak gai berdinei buruz hitz egiten dute, letra oso zainduekin eta umore zantzuekin batzuetan. Adibide bat jartzeko lehen aipatutako The blowers daughter abestiaren bukaeran “zugan pentsatzen jarraitzen dut… beste bat ezagutu arte” esaten du.
Nolabaiteko melankolia aurkezten digu, baina oso ondo landutako abestiekin eta sentimenduarekin.
Bere bigarren diskoa argitaratu ondoren Damien mundutik desagertu egin zen, musika industriari ihes egiten, lan egiten zuen diskografiarekin mozteko era bat zela ere esaten da. 1999an bere lehen banda utzi zuela esaten da, haien lehen diskoa hartu zuen bidea ez zitzaiolako gustatzen, Polygram diskoetxeak presio handia egiten zielako.
2008an bere web orrian argitaratutako hainbat bideo berrik ulertzera ematen zuten disko berri batean lan egiten zegoela, baina inork ez zuen horretaz gehiagorik entzun edo jakin. Bitartean Damien kontzertuak ematen jarraitzen zituen, beti aurreko bi disko horietako abestiak abesten, disko berri baten pistarik eman gabe.
2011n eman zuen aurrerapausoa: bere neskalaguna zen Melanie Laurenten diskoko bost abesti idazten lagundu zuen eta horietako beste bi interpretatu zituen. Baina bere disko berria argitaratzeko unea 2014an izan zen. Bigarren diskotik hirugarrenera zortzi urte pasatzen utzi zituen. My faded fantasay da bere azkeneko diskoaren izenburua, eta aurrekoak bezala melankolia da honen abestiak transmititzen duten sentimendurik garrantzitsuena.
2002. urtean atera zuen bere lehenengo diskoa, ondoren 2006an bigarrena eta azkenik 2014an hirugarrena. Esan dezakegu Damien ez dela urtero disko bat ateratzen duten artista horietakoa, baina nire ustez hainbeste itxaroteak merezi du.