Gaurkoan Youtuberen bidez fama lortu duen talde bati buruz hitz egin nahiko nuke. Nola lortu du talde honek duen fama Youtuberen bidez? Ez da gauza erraza baina bere bideo ikaragarri landuekin lortu dituzte orain arte dituzten jarraitzaile guztiak.
Bost lagunek osatzen dute Ontarion (Kanada) sortutako talde hau. Ryan Marshall, Gianni Luminati, Mike Taylor, Joel Cassady eta Sarah Blackwood-ek bultzada ikaragarria eman zioten euren taldeari youtuben sartzerakoan.
2007an “Smooth like a stone on a beach” haien lehenengo diskoa grabatu zuten, eta 2009an “My rock” haien bigarren diskoa. Baina haien fama ez zen disko horietatik ailegatu; Youtube plataformaren bitartez “cover” batzuk igotzen hasi zirenean baizik. Bertan artista ezberdinen abestiak igotzen zituzten baina haien estilora ekarrita. Hori izan zen jendearengan eragina izan zuena, Madonnaren “Material girl” edo LMFAO-ren “Party rock anthem” ukelele, piano eta pentsaezinak diren perkusio instrumentuekin jotzea izan zen jendearen arreta piztu zuena.
Haien bideoak oso landuak dira eta haien originaltasunagatik daukate arrakasta. Hainbat bideotan tresnak bata besteari pasatzen dizkiote, “Royals” abestiaren bideoan bezala, besteetan, bostak gitarra bakarrarekin jotzen agertzen dira edota bideoklip landu eta barregarri batekin osatzen dituzte haien kantak.
Lehen esan bezala haien estiloa oso nabaria da, armonia oso ondo erabiltzen dute eta normalean ikusten ez diren tresnekin jotzen dute. Ukelelea, kajoia eta bongoak dira haien abesti askotan entzuten diren tresna horietako batzuk. Honek originaltasun eta balio handia ematen die haien abesti eta bideoei, zerbait berri eta ezberdin bezala agertzen delako.
Abesterakoan ere hainbat ahots ezberdin egiten dituzte eta honek harmonikoki ere balio handia ematen die, ahots bakarrean grabatutako abestiak entzutera ohituta gaudelako.
Beraz, talde hau Youtuben jarraitzeko gonbidapena egiten dizuet, bertan haien kanta eta bertsio berriak igotzen dituztelako.