Norbaitek ba al daki zenbait irauten duen mundu bukaerak? Begi keinu bat? Bi ordu? Lanegun bat? Modaz pasa da jada?
Torrejon- Madril bidean nabil, jendez gainezka dagoen autobus dantesko batean estu-estu testu hau idazten. Uste nuen goizeko 06:30tan Burundesa bat hartzea baino okerragorik ez zegoela. Izorrai! Danteren infernuko zazpigarren zirkulua horrela imajinatzen dut. Ayusoren diru zorroa ez da hemendik ezta sumatu. Ayuso, entzun! Bueno ez… ez entzun, ez hostia. Emak bakia!
Ayuso, Trump, lerdo ugariz eta harroputzez betetako kuadrillari, ez hitzik ez urik. Saturnok bere semearekin bezala, haiek jango ditugu guk. Billeteak kartajetan eta misilak supositorio bihurtuko ditugu, mundua hankaz gora (edo hankaz behera) jartzeko. Neutralitateak ez gaitu sekula inora eraman. Eyelinerra bizkarreraino. Eta puntu.
Suteak itzaltzeko, sua erabiltzen da. Beldurtu ditzagun buru huts guztiak! Zozo, bele eta putreei izutzen dien txorimaloa izan. Izan gaitezen Pailazo ustel, atso-ero, suhiltzaile piromano, artista kamikaze, gaueko pizti eta eguneko munstro. Faxismoaren aurka, ongarri palada. Clean look-aren aurka terrorismo-trabestia!