Olentzeroari eskutitza Zeuta eta Melillan jarri dituzten labantxoak ken ditzaten

Erabiltzailearen aurpegia Bego Zestau, Inmigrazio Zerbitzua 2013ko abe. 20a, 06:00

Olentzero maitea:

Zeuta eta Melillarako erabakiak ulertezinak dira.

Politika hauen emaitzak, itsaso zein basamortuetako hildakoak dira.

Zuregana jo dugu 2007.ean baztertu zen “concertina” edota labantxoak mugetan jartzearen erabakia, berriro hartu delako Gizatasunetik ezer ez duen sistema da, benetazko premiagatik mugak gainditzea ausartzen den migratzaileari lesio sakonak eta heriotza sor diezaiokeena.

Pertsonen bizia eta osotasuna arrisku larrian jartzen du. Espainiako Herritarren Defendatzaileak bere garaian esan zuen moduan “bere helburua harresiak pasatzen saiatzen diren pertsonei gorputzean mina sortzea da”


 Europa eta Espainiak ustez defendatzen dituzten baloreak bortxatzen dira metodo hauekin. Emaitzak? 20000 hildakotik gora Mediterraneoan (Lampedussako gertakari tamalgarria ahaztu gabe). Demokratikotzat eta giza balore goienekoen bermaletzat bere burua jotzen duen gizarteak, ezin du tamaina hontako neurririk hartu.  
Ezin ditu gaindi ezineko mugak onartu, eta gutxiengo humanitarioak kontraesaten dituzten neurriak hartu.


Olentzero:NEURRI HAUEK EZ DUTE SAHIESTUKO MIGRATZAILE GEHIAGO GURERA ETORTZEA.

Funtsezkoena, arazoaren muinera joatea da, hau da, Europak Afrikarekiko duen harremanera.

Gure gizartearen giza kalitateaz kezkaturik, unibertsalak diren giza eskubide eta pertsonengatik arduraturik,  Zeuta eta Melillan jarri nahi den neurri hiltzaile honi bukaera emateko behar den adina zentzutasun banatzea halako basakeria burutu nahi dutenen artean, eskatzen dizugu.

Banatu tonaka giza kontzientzia, elkartasuna eta justizia soziala. Arazoaren errora joateko nahikoa ausardia, agintariek benetazko giza neurriak har ditzaten, zapuzten ari diren oinarrizko giza eskubideen aurrean kritikoak izan daitezen, mundu mailako baliabideen banaketa desberdina ikus dezaten………..eta koherentzia pixka bat. Ulertezina baita giza eskubideen defentsaz  aritzea, ondotik pertsonak hiltzen dituzten neurriak hartzeko.

Abenduaren 18an Migratzaileen eguna da. Berriro ere gure kontzientzia lasaituko dugu egun horretarako ekitaldietara hurbilduz, hitz “potoloez” beteriko hizketak botaz, biharamunean bizitzak akabatzen dituzten neurri politikoekin jarraitzeko?

AMETSAK GELDITUKO DITUEN HARRESIRIK EZ DAGOELAKO….

Egu Berri ON?????