Giza Eskubideen Nazioarteko Ituna ustez den babesgunetik egunerokora, sakontasun zein itxura eta modu anitzeko tonaka zauri mingarri….
Han eta hemen.
Urrun eta hurbil.
Duela hilabete batzuk Lampedussan.
Orain Lampedussan eta Ceutan.
Batetik bestera mugitzea (oinarrizko premiak asetzeko edota bizi baldintzak hobetzeko), gizakion berezko ezaugarria dugu.
Joera honek beti suposatzen du abentura bat. Batzuetan, ordea, gehiegitan beti ere, bakardadea, angustia, ezustea, gehiegikeria eta injustiziez beteriko enpresa bihurtzen da. Ceutako azken egunetan gertatutakoa, kasu.
Nola da posible bizi berri baten bila abiatuta bizitza propioa jokoan jartzen duen GIZAKIA (ez dezagun ahaztu etorkina ere gizakia dela; gizakia, pertsona, etorkina baino lehen gainera) tiroz hartzea? Edota “gurean” sar ez dadin labanak jartzea?
Norena da, ba, mundua? Edota lurralde bat?
Ez al gara ohartzen bizi baldintzak hobetzeko premiak ez duela inongo muga, laban, tiro, pilota… errepresio bide, lege injustuek… geldiaraziko?
Ahaztu al dugu jada, arazoa ez direla mugak, ezta migrazioa bera (nahiz eta ilegala deitu) baizik eta lurraldeen aberastasunen arteko lehia bera?
Noraino irits daiteke izakiaren bihotzgabekeria? Gehiegikeria?
Leo Messi, edota Cristiano Ronaldori, gauza bera pasatu ote zitzaien estatura sartu behar zutenean? Tiroka hartu ote zituzten inongo mugetan?
Ez al gara ba denak berdinak?
Zenbat balio du hortaz etorkin baten bizitzak? Edo, jatorriari begiratu behar diogu pertsona bat etorkintzat hartzeko? Haren bizitzari prezioa jartzeko?
Edota maila ekonomikoaren arabera migratzaileak utzi egiten dio baldintza horri automatikoki?
Ez ote gara ba denak migranteak (etorkinak) gure bizitzaren une batean edo bestean???????
Migratzea giza eskubidea dela ahaztu gabe…
Guri migratzea tokatuz gero, ZER?????????