Zertan gauzatzen da hori? Bi kultura edo gehiagoren arteko hartu-emanean. Nola egiten da hartu-eman hori? Modu horizontal eta sinergikoan, hau da, inongo kultura ez da bestearen gainetik jarriko edo gehiagotzat hartuko, hala, gizaki ororen integrazioa eta bizikidetza harmonikoa erraztuko da.
Harreman mota honek aniztasunarekiko errespetua suposatzen du. Gatazken izatea saihestezina izango bada ere, hauek errespetuz eta elkarrizketaz gaindituko dira, hala, gatazkaren parteak irabazle aterako direlarik.
Dena den, hartu-harreman horiek ez dira kultura esparrura soilik mugatzen, baizik eta hiritar eta herritarren artera ere, gizon-emakumeen artean, haur-helduren artean…
Bizikidetza harmonikoa ordea, biztanle bakoitzaren esku dago.
Horren aurrean zer egin dezakezu/gu z/guk?
Iradokizun xume batzuk…..
-Agian, pentsa dezakezu/gu bestea ez dela zuk/guk uste duzun/gun bezalakoa
-Ez inor epaitu ezagutzen ez baduzu/gu behintzat
-Ireki bihotzeko begiak
-Hurbildu benetako, egiazko interesaz zure/gure auzokoarengana
-Ez inori kanpotar deitu, zeren eta nork daki kanpora joan beharra ote zaren/garen zu/gu……
-Galdetu errespetu osoz, kontu handiz, jakin mina sortzen dizunaz/digunaz
- Bestea zuk/guk tratatua izan nahi duzun/gun moduan tratatu
-Zu/gure hoberena, gehien maite duzu/guna, kuttunena dena, eskaini zu/guregatik desberdina den pertsona horri: hizkuntza, jakia, gozoa, gonbiteren bat…eta egin froga elkartze horretatik zer ateratzen den.
-Inolako eskubide urraketaren berri baduzu/gu salatu, halakorik berriro gerta ez dadin.
-Eta garrantzitsuena: ez ahaztu, bestea, “desberdina” dena, zu/gu bezain PERTSONA dela. Uste duzu/guna baino berdintasun gehiagorekin, komunean gauza askorekin.
-Eta nahi/behar izanen gero, jo Immigrazio Zerbitzura. Bihotz zabal hartuko zaitugu eta.