Bazenekien hitzak ez dituela haizeak eramaten? Are gehiago, hitzek indar handia dute, bere aztarna uzten dute eta eragin baikorra edota negatiboa dute.
Zain itzazu zure hitzak, aztarna utziko baitute beti. Askotan entzuten dugu telebistan, Facebooken, irratian edota prentsan irakurtzen pertsonekiko iritzi negatiboak “Etorkinak guri lana kentzera datoz, diru-laguntza denak jasotzen dituzte…”
Baina pentsatu duzu inoiz zenbat edo norainoko kaltea egin dezaketen gure hitzek? Hitzek pertsona zauritu edo senda dezakete. Horrexegatik, gomendagarria da hitz egin aurretik, esan behar dugun horretan pentsatzea, besteen ohore ona ez zartatzearren. Hortaz, zaindu lehenik eta behin pentsamenduak, hauek hitz bihurtzen baitira. Eta zaindu hitzak hauek destinoa markatzen baitute, bai hitz egiten dugunona baita besteena ere.
Behin gure ahotik atera direlarik hitzek ez dute atzera bueltarik.
Gure barne munduaren adierazle dira. Gure hizkera zaintzen badugu, gure barne mundua ere zainduko dugu.
Iraintzen duten hitzek ez dute sekula ezer eraikitzailerik sortzen. Inoiz.
Adierazpen erasotzaileekin pertsonei mina ematen diegu, zauriak, erremina eta mina sortuz. Baina gure ahotik ateratzen duguna noizbait gurera etorriko da bueltan.
Hitzak biziak dira! Salbatu (“ulertzen dut zure egoera”) edo kondena dezakete gizakia (“ijitoak eta errumaniarrak lapurrak!”).
Hitz egokiek zama arin dezakete, hitz alaiak eguna argitu eta hitz egokiek gauzak, egoerak leundu.
Esaten ditugun hitzak politak badira entzungo dugun oihartzuna ere halakoxea izango da.
Gure esku dago hitzak onerako edo txarrerako erabiltzea. Hizkera zainduz, gure barne egoera garbitzen dugu. Eta hitz horien esku dago askotan zoriona edo zoritxarra.
Hortaz, hitz egin dezagun beti, bai gure ariman nola besteenean bakea geratuko den moduan.
Hitzak haizeak eramaten ez dituelako…Zain ditzagun gure hitzak.