Ceutara maleta baten barruan iritsi zen mutikoaren gertakizunak familia migratzaileen errealitate gordina utzi du agerian. Hortik gizarte mailan sortu duen zurrunbiloa.
Familian migratzea gero eta zailagoa da. Gero eta traba gehiago jartzen baita horretarako. Horrek ikaragarrizko sufrimentua sortzen du familiaren baitan, afektibitatearen lotura haustea baitakar, apegoaren haustura, familia beraren haustura, azken finean.
Familian migratzeko eskubidea dena sari izatera pasatzen ari da, gero eta zentzugabeagoak diren derrigorrezko baldintzak (ekonomikoak, kulturalak, hizkuntzari dagozkionak…) betetzen badira behintzat.
Duela gutxi “barregarri” suertatzen den beste baldintza bat gehitu da: migranteen gizatasun maila ebaluatzea. Nola ebalua liteke gizatasuna, ordea? Gizatasunetik ba al du paperak lurrera botatzen dituenak? Edota zebrabideak izanagatik, kamioak beste nunbaitetik gurutzatzen dituenak?
Gainera proposamen hauek planteatzen ari dira, familia migrazioak nabarmenki gutxitu diren garaian.
Horre adierazten du gure gizartean migrazioei afera jorratzeko modua erabat deshumanizatua dagoela, dela.
Gutxitan hartzen da kontutan migratzailearen alde emozionala, pertsonala, afektiboa, humanoa. Orokorrean arlo ekonomiko, demografiko eta estatistikoetara mugatzen da (horrek migrazioa bere osotasunean adierazten ez badu ere).
Giza eskubideen kontra joateaz gain, lortu nahi den gizatasunaren kontra doaz neurri hauek denak. Izan ere familia artean egotea da migranteen integrazioa bermatzen duen zutabeetako bat, arlo afektiboa osorik edukiaz diskriminiazioa eta bazterkeriaren prebentziorako biderik eraginkorrena. Apegoa superbizitzarako oinarrizko instintoetako bat baita.
Guraso etorkin askok adierazten duten moduan, familiengandik banatuta bizitzeak, egoteak, ikaragarrizko sufrimendua dakarkie: “dena seme-alabengatik egiten dugu, baina haiek gabe”…