Europan gertatzen ari dena!
Azken hamarkadetan, balio demokratiko eta humanitarioen Europa zahar honek militarki parte hartu du une ezberdinetan, gaur egun migratzaile eta errefuxiatuak sortzen dituzten lurralde guztietan.
Ekainak 20, Errefuxiatuen eguna. Minutuero, 8 pertsonek dena uzten dute ihes egiteko: bai gerratetik, nola jarraipenetatik, nola izutik ihes egiteko. Betiko bizitza noizbait berreskuratzeko esperantzan.
Izuaren izua.
Noiz arte?
Hainbeste sufrimendu.
Haien lurraldeak bonbardeatu eta desegonkortu ondoren, beste aldera begiratzen dugu, eta orain kexu gara.
Sortu diegun gerrateetatik ihesi doazelako, eta gurera datozelako, bizi hobeago baten bila.
Irudiak, gero eta gogorragoak dira.
Txalupetan ihesi, itota hiltzen diren gizakiak. Kamioietan ihesi, itotzen direnak. Ustez, ziurragoa den tokitik ihesi, jipoituak direnak. Haien lurraldean geratzea erabakita, bonbardeatuak direnak.
Ezinbestekoa suertatzen da salaketaren ahotsak batzea, milaka eta milaka pertsonen oinarrizko eskubideen urraketaren aurrean (libre mugitzeko eskubidea, eta oinarrizkoena, duintasunaren eskubidea, bizi duin bat izateko eskubidea).
Animalien gisa erabilia, joak, bultzatuak, atxilotuak, itxituak, irainduak ez izateko eskubidea.
Bitartean, balio demokratikoak oihukatzen dituen Europa bera, izu eta prebentzio sentimendu bat sortu nahian dabil, “oleada”, inbasio….bezalako hitzak erabiliz migrazio-errefuxiatuetaz hitz egitean.
Badirudi ahaztu nahian dabilela Europa bera izan dela migratzaile gehien sortu dituen lurraldea.
Historian atzera begira ahaztu al zaigu migrazioen arrazoiak berdinak direla? 50-60-hamarkadan, lan bila, bizi baldintza hobeen bila…eta 39ko gerratetik ihesi munduan barrena?
Ez al gara ba honetan ere uste baino berdinagoak? Ia gurera datozen gizakiak hartzeko garaian ere duintasunean berdintzen garen, eta sufrimendu latz honi bukaeraren hasiera ematen diogun.