Epe laburrean, geure eskuindar politikariak hiruko-eleaniztasuna proposatzen ari dira egoki bezala derrigorrezko hezkuntza sistema osoan:*Nafarroan, poliki-poliki eskola pribatuen bidez TIL bidea irekia dago. Hemen, nahiz eta euskara baztertzeko asmoekin proposatu, ez benetan ingeles gehiago ikasteko, hainbat istilu ez dira izan.*Valentzian istiluak izan dira. Baina, halako herrialde batean, politikari gehienak leporaino saltsa denetan sartuak daudenez eta pribatizazio zorian, jendea ez dago hizkuntza istiluetan sartzeko gogo gehiegirekin.* Balearretan, nahiz eta arraroa izan, egundokoa mugitu da TIL eredua dela eta, derrigorrezko ikasketa plangintza hankaz gora jartzen delako, katalana baztertzen delako eta gainera, ingeles gehiago ez delako ikasten.Galizian, Baskongadetan, eta Katalunian, TIL eredua aipatua dago, baina herrialde hauetan, hizkuntz inposizioak bideratzea ez da hain erraza. Hiru herrialde hauek, bere hizkuntz kidekoaren bideak jarraitu baitituzte hizkuntzaren ondoan trebetasunak zainduz, eta indar politikoek ere, beste era batetara jokatzen baitute.Baina, hizkuntza ikasteko eta hezkuntza hobetzeko zer nolako hautabidea da TIL eredua? Nola ikasten dira hizkuntzak inolako plangintzarik gabe, aurrekonturik gabe, irakasleriaren trebetasunik gabe eta errekurtso eskasekin? Nork pentsa dezake hizkuntz arloan analfabeto hutsak diren politikariak (salbuespen gutxirekin) logika batekin aipatzen dutela TIL bidea hezkuntza eta hizkuntzetan interesatuak ez badaude?