Beste urte bat, denbora pasatzen da, eta denborarekin gauzak ere. 2014rako eskuindar gurutzaden lege berriak martxan jarriko dira Iberia zahar honetan: LOMCE delakoekin, hezkuntza sistema osoa hankaz gora jarriko dute; abortua delakoekin, emakumeak erabakitzeko eskubiderik gabe geratuko dira eta Herritar Segurtasun Legeak kristorenak ekarriko du, hala dirudi.
Nora goaz? XIX. edo XV. mendera, edo ondo ulertzeko, Frankismo garai batera. Azken urte hauetan irabazi diren eskubideak aldatu behar lege berrien bidez “Trento”ko apezpikuak kontent izateko. Eliza zerura, eta zerua eskuindarra, nahiz eta Frantzisko argentinar “progre” aipatu.
Zer da hau? Ni baikor nago 2014an, baina etorkizun hau kontuan hartuz, atzerriratzeko gogoarekin nago. Faxistak eta faxistakoak ezin ditut eutsi. Krisi ekonomikoa eta politikoa loturik daude gaur egun, baina krisi kulturala eta demokratikoa eragiten ari dira. Manifestaldiak, prentsaurrekoak… antolatzen dituztenak, kartzeletara. Lapurkeriekin eta gezurrekin boterea erabiltzen dutenak, berriz, “pitxi” modura (gogoratzeko “es el txulo que palpita…”), ondo ikusia.
Bat- batean, Valentzian iruzurrak, denok “enpufatu”, bere telebista itxi eta orain Fabra lehendakariak valentziera (katalana ez) gehiago eskatzen du TVEn. Hori falta zaigu, denok valentziera mintzatzea, erabiltzea eta dignitatea saltzea.