Gezurrak, azpikeriak (txantxulloak), lapurretak, e.a. luze bat dira gaur egungo arlo ekonomiko, politiko eta sozialetan mugitzen diren ezaugarriak. Zer nolako 21. mendea!
Orain dela gutxi, Espainia marka pandereta eta flamenkoa zen, ¡ele ba!. Orain, beraz, Sacyrren pufoak Panaman; energia eta ekologiari lotutako atzerakadak; Iberdrolako (Galan) jaunaren mugidak; bankeroen aurpegi zabala; politikarien kaskarkeria; apezpiku eta ondoan mugitzen diren apaiz politikoak giza banako eskubideak ezeztatzeko; eta bat-batean, eboluzioa ezeztatzen dutenak erdi aroko gurutzadak sortuz abortu, dibortzio, homosexualitatearen… aurka.
Hainbatek inkisizioa eta frankismoa berriro hemen erreibindikatzeko, hirugarren gudaren bat faltan botatzen dutela dirudi. Era bitartean lapurkeria ondo ikusia dago, Suitzan kontuak izatea eta zergal ez ordaintzea ere bai, eta orain dela gutxi pribatizatuko IBEseko empresek ikasi dute. Hau da “marka Espaina”.
Eta zein da nafarren “Reynoko Virreynatoaren marka?. Nafar Gobernu buruak eta aurreko buru azpikoa mus partidu bat jolasten ari dira, enbido eta ordago artean. Lehen maiteminduak, orain dibortzio prozesu bizian, eta nafar ezkertiarrak eta euskalzaleak begirale. Dibortzioa nafar gisa? Nola sartu hainbat… seiszientos batean? Nolatan Madrilgo protektoradoek dibortzioa onartu, familiak dibortzioaren zama sufritzen badu? Benetan, 1978an Nafar Komunitatean jaiotzak abortu lege zabal bat eskatzen zuen. Hori gertatu ez denez, emigrazioa edo eutanasia bide bakarrak dira liberatzeko.