Urte berri – egoera berri

Erabiltzailearen aurpegia Benjamín Zufiaurre 2014ko abe. 19a, 08:00

Dena hankaz gora jarri ondoren
Dirudi egoera berria aurrean daukagula,
2015ean erabaki asko hartu behar
Lehenengo udaletxe ezberdinen aldaketak,
Bigarren, Burgostar alaba badoa
Nora jakin behar, baina badoa,
Maiteminduak halakoxeak egiten dituzte: nonbait elkartu!
Ene bada! zer eginen du hemendik kanpo!
Zer egin behar dugu lideresarik gabe?
Nola nahi konkista berriak asmatu,
Hemendik eta handik sakelak bete ere,
Eta beti prest gehiago betetzeko, ene!
Zer eginen du hainbat trastelekurekin bere teilatupean?
Igerileku estalia beteta utzi, edo deus ere;

Beste hainbat lapurkeri instituzionalizatuak salgai gaur
Nola jarraituko dute politikari mafiosoek boterea galtzen badute?
Aberasteko aukera gutxiagorekin gehiago presatuko dira?
Edo beraien artean istilu gehiago mugituko dute?
Nirea ez bada, zurea ere ez
Nik jasotzen ez badut, zuk ere ez,
Nirekin sartzen bazara, ni zurekin ere bai
Ni lapurra eta mafiosoa banaiz, zu ere bai,
Bolibiaranoak ????dena hankaz gora jarri dute!
Eta Bolibiaranoak akelarre bat asmatzeko prest!
Zer mina egin duten dena zintzilik uzteko!
Zer gorrotoa jaso duten hemendik eta handik!
Bekariodun triste batekin Lehendakariak ere sartzeko!
Beste hainbat Unibertsitatetan egiten dena egiteagatik!
ZER PENA, ZER LOTSA, BAINA 2015EAN ALDAKETA.  ONGI IZAN.