Nahiz eta krisi garaian bizi,
Mendiak elurrez beteta daude,
Azkenean bota du kristona,
Eskiatzeko egoera zoragarria benetan;
Somporten ibiltzeko aukera denak,
Aurreko astean hotza bai,
Beste honetan askoz hobe,
Elurra bai eta eguzkia ere bai;
Baina honek ere kontrakoa du,
Aurreko astean palaz pala,
Bideak irekitzen ari nintzen;
Kotxerik ezin nuen atera ba,
Hirurogei cm baziren gutxienez,
Jaka inguruan handik ibiltzen naiz eta.
Esaten den bezala “elurrezko urteak”,
“Ondasun urteak” dira, eta hala bada,
Gauza onak etorriko dira,
Eta ni itxaroan nago benetan;
Bata, Nafarroan aldaketak udararako,
Geure Burgostar Printzesa badoa,
Dirudienez ezkonduko da ere,
Diru hainbat duen “jamonero” batekin;
Nork jarraituko du Nafarroa kontrolatzen?
Zer nolako Koalizioak izanen dira?
Geure berdintasun baldintzak, badute etorkizunik?
Eta Madrilen antxetak arriskuan!!
Eta Europan, latzak beraz galtzen!!
Tsipras ingurutakoak garai ederrean etorriak!!
Dena hankaz gora, bide berriak jorratzeko 2015 udaberritik aurrera.