Iruñeko Sadar alboan Reyno Arena osatu dute,
eta 58 milioi euro gasta ondoren, zilborra ikusiz,
ezin da erabili kiroldegi bezala ez kontzertutarako.
Aberastu asmoko Nafar floralak porrot egin du;
Lilulakeririk gabe ezin da bizi, dirudi,
baina ez da erraza nahi dugun bezala bizitzea.
Lilurakeri bakarrekin
gauzak korapilatzen dira
asmakizunekin dena hankaz
gora jartzen da;
Iruñeko Reyno Arena floral fatxada betetzeko zen,
egina halaxeko itxurakeri bakarrekin.
Hanka sartze zoragarri, haize freskoa behar,
eta hankak errefreskatzekotan, lilurakeri berriek behar.
Proiekziorik gabe geratu dira parlamentari margolariak,
beraien Reynua ez doa zerura,
salgai dago.
2008an onartutako Reyno Arena Kiroldegia
Aurreko erregea bezala, “de rodriguez” dago.
Kirol ekintzak behar, Reynon dena “esne mamitan”
12 mila pertsona, nafarrak eta kanpotarrak, ilusionatzeko;
Geure politikariak nahi zutena, pabiloia zen,
baina pabiloiak urtez urte 250.000 euroko faktura zekarren.
60 milioi gertuko kostua, gehi 250.000 mantentzea, urtez urte…
Diru asko, eta Nafarroan dirua eta nortasun krisian…
Zergatik ez dute Reyno… bultzatu duten parlamentariek
bere soldaketarekin ordaintzen egindako gastua,
ezertarako balio ez duen Reyno Arena kiroldegia.
Zergatik nafarrek ordaindu behar dute
nafar politikariek Reyno ametsean erabaki zutena…
Bere handitasuna azpimarratzeko edo, baina erridikuloa eginez.