Azken urte hauetan, aberastasuna eta etorkizuna bideratzeko diren kultur ekintzak eta berrikuntza bideak murriztu egin dira. Artistak, abeslariak, idazleak eta abar zintzilik BEZ bereziekin, gai kritika dezentekin: kategoriarik ez omen dute! Penagarria panderetako Espaina Erreinua.
Baina kultur gorrota ez dator bakarrik. Ikerketa gorrota ere badago. Inbertsiorik ez, baina dirua mafiosoak gizentzeko soberan. Espainako pikarokeria! Hainbat lapur pastelgile, publikoa dena, tartean zatitzeko! Zer demontre, 250 espainiar ikertalde finantziaziorik gabe geratzen badira? Zer arraio ikerketa funtsezko eta baliotsurik egiten ez bada? Eta zer aitzakia inbertsioak ezeztatzeko? Lotsarik ez dutenek aitzakiarik ez dute behar.
Zientzi arloetan ikerlari baliotsuek aukera badute, behintzat, “Europa Ikerketa Kontseiluan” edo “Human Frontiers Science.n”. Giza eta hezkuntza arloan hobe erretreta hartzea, karkamaleria hutsa! Iberia pastelgilea, nora doa? Eta alternatiba: “atez ate zikinkeriak”? Eko plangintzen egitarau zabala: ekologia produktiboa, benetako birziklapena eta erabilgarritasuna, baratzak etxeen ordez… Non demontre?
Pentsatzen badugu, txoratzeko giroa! Alemaniarren Europa honetan, zenbat suizidatu behar dira gehiago ezin dutelako? Edo suizidio kolektiboa … Alpeetan edo…? Zer giro dator azken hauteskundeekin, aukerarik hobetzeko, Indikoan Madrilgo edo Burgostar faxistak desagertzeko, bai ala ez?