Eta bizkaitar itxura ez. Dena ez da tresna batean sartzen pixkanaka berotzeko zapore ezberdinak osatzen: gelatina antzeko borobilketa, edo?
Iberia ekialdean, bi pil-pil ezberdinak osatu dira, eta lehiaketarik ez zegoen. Antxeta urdinak, frankistak esan dezagun, elkartu dira ”Jogurin” antzeko gazte “hiritar bizilagunak” deitzen direnekin. Eta bakailao berezia prestatu dute: “new right”eko itxura. Azarotik aurrera, ezagutuko ahal ditugu???
Bestetik, sozialdemokrata deitzen direnak, interesa medio dela eta, ikurrina handi baten pean “Ahalegina”-koekin indarrak elkartu dute. Beraientzat ez gustukoa! Noiz arte orduan? Itxurako Santxez batek, alternatiba izatekoekin, bere arima Deabruentzat salgai ... Boterea jasoko balu: enteratuko gara nor demontre den Sancho (Panza ez) kapere hau?
Nafarroan, pil-pilak berez zapore gehiagorekin: sukaldaritza gustatzen zaigu eta bazen garaia! Ea ba nolako pil-pila. “Xabierraldia” – “Uxuealdia” bihurtzen bada, “Navarrisssimmo” eta ondokoak: Lizarrako bidea hartuko dute Errioxan babeslekua irabazteko? Burgostarrekin, Erriberako eta bestaldeko mariatxiekin: “kanpotik etorritakoak etxekoak pikutara botatzeko”… Pentsatzen genuen Nafarroa galduta zegoela! Aurrera ba eta ondo prestatu pil-pila lehiaketa irabazteko, mesedez. Baskongadatarrek sendoago izateagatik aurrera doaz, ahal dugu?