"LAU ZANGO, MILAKA IRRI" 2014ko apirilaren 6an B

"LAU ZANGO, MILAKA IRRI" 2014ko apirilaren 6an Barañaingo Auditorioanelkartasun jaialdia antolatu dugu Bocalan Biak Batek Irrien Lagunen laguntzarekin. Bertan irrizalez inguraturik egongo gara: Pilotariak, Helvetia Anaitasuna, CD lagunak, Magna Xota, FN Baloncesto Ardoi eta Osasunako jokalariak, Hodei Magoa, Nafarroako Suhiltzaileak, Itziar Nazabal artista, Kalean Batu batukada, ANA eta ANFAS elkarteetako haurrak... Jaialdiaren xedea Animaliek Lagundutako esku hartze terapeutikoa aurrera eramateko dirua biltzea eta denon artean auditorioa irriz eta elkartasunez betetzea izango da. Ekitaldirako sarrerak auditorioan bertan edo www.auditoriobaranain.com lortu daitezke. Jaialdira bertaratu ezin baina proiektua gauzatzen lagundu nahi duzuenak ere aukera duzue zero lerroaren bidez laguntzeko: ES07 2095 5500 40 9113685012 (KUTXA) Lagundu mezua zabaltzen eta apirilaren 6an Barañainen ikusiko dugu elkar! Guau!