Aste bukaerako lasterketak CC BURUNDA TxE

Aste bukaeran BURUNDAko "QUESOS ALBENIZ"eko junior eta kadeteek lasterketak izan dituzte. Juniorrek Tafallan izan zuten Igande goizean eta Aritz Irigoien Urdiaindarra zazpigarren iritsi zen, Asier Etxeberria 8, Eneko Aramendia 24 eta Xabier Maiza 35 eta taldeka 4 geratu ziren. Kadeteak bestalde Araban korritu zuten larunbat arratsaldean euria eta hotza lagun izanda. Iosu Etxeberria Iturmendiarra 17 iritsi zen Odei Zia 33, Aliletz Lasa 36 eta Iosu Jaca 45. Taldeka 6geratu ziren, hauek lehenengo lasterketa zuten.