Aste buruan " QUESOS ALBENIZ"eko kadeteak Tafallan dute lasterketa, larunbatean arratsaldeko 16h00tan eta 48km bete beharko dituzte. Juniorrek berriz etxean korriko dute SD ALSASUAk antolatzen duen "LVI trofeo ramos" lasterketa. Hauek 79km izango dituzte Sakanan zehar, Animo eta ea eguraldiak laguntzen duen.