Kadeteak Atarrabian izango dute lasterketa Igande goizean 11h00tan. Esan lasterketa hau Gaztetxoak sariaren barruan dagoela eta Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko txirrindulariak korritzen dutela. 63km izango dituzte eta Erroko mendia igo beharko dute. Juniorrek berriz Lizarran korrituko dute Larunbat Arratsaldean eta 70km bete beharko dituzte Lizarraldean eta eskolako neska mutilak entrenatzen segitzen dute, hemendik bi astera lehenengo lasterketa izango bait dute. Animo eta zorte ona denei