Ostiralean eskolako neska mutilak Atarrabian zuten lasterketa, bainan eguraldiak ez zien lasterketak egiten utzi eta ginkanak bakarrik egin ziren, leku estali batean eta ahal zutena egin zuten gure gazteak. Etxerako bueltan albiste onak iritsi zitzaizkigun eta Asier Etxeberria Eguestarrak Goldarazen bukatzen zen junior lasterketa irabazi zuela jakin genuen eta gainera mendiko saria eta lehenengo mailako juniorrik onena izan zen ere. Aritz Irigoien 30garren eta Juan Alberto Jimenez 63garren iritsi zen. Hau lasterketa oso gogorra dela esan behar dugu Madoz eta Goldaraz igo behar ziren eta. Larunbatean berriz Lazkaon Eneko Aramendiak Nafar selekzioarekin korritu zuen eta 43garren iritsi zen eta arratsaldean "QUESOS ALBENIZeko" kadeteek Ataunen izan zuten lasterketa eta Iosu ETxeberriak 4garren, Ailetz Lasa 14, Ohian Vinagre 34, Odei Zia 46 eta tarteko helmuga bat irabazi, Josu Jaca 58 eta Raul Granado Olaztiarra 92garren bukatu zuten, Hau Aiako auzoan bukatu zen.