beste aste buru bikain bat oparitu digute gure neska mutilak berriro ere. Eskoletako neska mutilak Artikan izan zuten lasterketa eta ginkanak eta bikain hibili ziren beste behin. Hau NKJ baliogarria zen eta Nafarroa guztiko txirrindulariak juntatu ziren. Juniorrek berriz Zangotzan izan zuten eta emaitza oso onarekin gainera. Eneko Aramendia Iturmendiarrak lasterketa irabazi zuen eta bere taldekideak bikain bukatu zuten ere. Asier Etxeberriak 14garren, Josu Gabirondok 26garren eta Aritz Irigoienek 43 garrren eta taldeka 5garren egin zuten. Kadeteek berriz Abadiñon izan zuten eta hau gaztetxoak sarirako puntuagarria zen. Esan behar dugu 200 txirrindularitik gora atera zirela eta gure mutikoak bikain hibili ziren. Josu Etxeberria 9garren, Ailetz Lasa 12garren, Odei Zia 60garren eta Josu Jaca 100garren bukatuz. Taldeka 7garren geratu zirela esan behar dugu. Baita ere esan behar dugu Juan Alberto Jimenez Zaragozatarrak eta junior mailan Quesos Albenizen korritzen duenak espainako egokitutakoentzako txirrindularitza txapelketan 3garren egin zuen bere mailan. Gure zorionik beroenak txirrindulari guztiei eta horrela jarrai dezatela