Aupa beste aste bukaera bat iristen da eta lasterketa berriak ere. Eskoletako neska mutilak Iruñan izango dute, eta hau lasterketa berezia izango da. Ginkanak 15h30tan izango dira Antoniuti parkean eta ondoren lasterketak Baiona etorbidean izango dira. Ordua aurreratu dute larunbatean Iruñan Nafarroako itzulia bertan bukatzen delako eta hau aprobetxatuz lehenengo eskolak egingo dute korrika eta ondoren itzulia bukatuko da helmuga berean. Arratsalde on bat txirrindularitzaz gozatzeko. QUESOS ALBENIZeko juniorrek berriz eta larunbatean ere arratsaldeko 16h30tan "Cendea de Galar"en izango dute lasterketa. Hauek 69km bete beharko dituzte eta aste bukaera bukatzeko kadeteek igande goizean izango dute beraien lasterketa, hau Murietan izango dute eta NKJ baliogarria izango da eta 54km bete beharko dituzte 11h00tatik aurrera. Zorte ona denei.