Aste bukaerako lasterketak CC BURUNDA TxE

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2015ko eka. 4a, 15:16

Beste aste bukaera bat iristen da eta berarekin lasterketa berriak. "QUESOS ALBENIZ"eko kadete eta juniorren Gipuzkoan izango dituzte lasterketak. Kadeteek Urretxun korrituko dute larunbat goizean 10h00tatik aurrera eta juniorrek berriz Seguran, Gipuzkoako txapelketan hibiliko dira 16h00tatik aurrera. Juniorrei dagokienez esan behar dugu Eneko Aramendia Iturmendiarra Nafarroarekin Euska Herriko erlojuaren aurkako txapelketarako hautatua izan dela. Hau igande goizean Kaparroson izango da. Eta "SAN DONATO KAFEAK-LA TASCA DE DON JOSE-KATEALDE" taldeetako neska mutilak Lekunberrira joango dira larunbat arratsaldean 17h00tik aurrera. Lehenengo herriko plazan ginkanak eta ondoren herrian zehar lasterketak egingo dituzte ANIMO eta ZORTE ON DENEI