aste bukaerako kronika

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2015ko eka. 8a, 08:46

Beste aste bukaera bat osatu dugu eta hau ere bikaina izan da. "QUESOS ALBENIZ"eko kadeteek larunbat goizean Urretxun izan zuten lasterketa eta Josu Etxeberriak 3. postua lortu zuen eta mendiko sarian 1goa. Hodei Zia 24. iritsi zen. Juniorrek berriz Seguran korritu zuten eta hemen Asier Etxeberria 6., Juan Alberto Jimenez 34. eta Aritz Irigoien 39. bukatu zuten. Eta eskoletako neska mutilak Lekunberrin izan zuten lasterketa eta bikain hibili ziren denak. Igande goizean berriz Kaparroson erlojuaren aurkako Euskal Herriko txapelketa jokatu zen eta CC BURUNDA TxE taldeko Eneko Aramendiak zilarrezko domina etxera ekarri zuen. ZORIONAK DENEI.