CC BURUNDA TxEren aste buruko lasterketak

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2015ko eka. 11a, 09:04

Txirrindularitzaz beteriko aste bukaera etortzen zaiguna. Lehenengo larunbata eguerdian Iturmendin Emakumeen bira amaituko da. Hemen punta-puntako emakumeak ikusi ahal izango ditugu. Gure taldeeei dagokionez eskolako neska mutilak etxe ondoan izango dute lasterketa Etxarrin, 16h00tatik aurrera. "QUESOS ALBENIZ" eko juniorrek berriz bi lasterketa izango dute, lehena larunbat arratsaldean Oteizan eta igande goizean kadeteekin batera Iturmendin izango dute Nafarroako erlojuaren aurkako txapelketa. Lehenengo 10h30tik aurrera kadeteek korrituko dute Iturmenditik Etxarrira eta buelta egin beharko dute eta hauek amaitzean juniorren ordua izango da, hauek Utzubarko poligonoraino joango direlarik. Igande goizean ere eta barrankatt antolatuta Altsasuko BTTa ospatuko da. Esan bezala txirrindularitzaz beteriko aste bukaera